Euskal Babel

EUSKAL BABEL, hemengo eta kanpoko hizkuntzak eta kulturak, hizkuntza-aniztasuna eta kulturen arteko
trukadak baloratzen eta garatzen dituen elkartea da, Euskal Herriko eta Landesetako Hegoaldeko lurraldean,
ekintza berritzaileen bidez.

Elkartearen aurkezpena

2018an sortu zenetik, hizkuntza guztiek existitzeko duten eskubidea defendatzeko tokiko ekintzetan parte hartzen du elkarteak. Halaber, Euskal Babelek adierazpen pertsonal, kultural eta artistiko guziak sustatu nahi ditu, hori guzia bere hizkuntzarekin duen lotura intimotik baitator. Gure jardueraren muinean, hiztunei eta hizkuntzen zaleei hitza emango dieten jarduerak diseinatzea, eta kulturen arteko elkarrizketa erraztuko duten tresnak ezartzea.
E-mezua : euskalbabel@gmail.com
Webgunea: www.euskalbabel.eus
Facebook: https://www.facebook.com/euskalbabel/

Hizkuntza arartekariak dispositiboa

Euskal Herria betidanik izan da kanpotar askoren harrera, lan egitera, ikastera, turismoa egitera edo krisi ekonomiko edo politikoetatik ihes egitera etorriak.
Baina nola migratu hizkuntza batetik bestera? Gure lurraldera iristen diren atzerritarrentzat burokraziaren hizkuntza ulertezina izan daiteke. Gero eta eskaera handiagoa dago hizkuntza-bitartekaritzan.
Euskal Babelek, beraz, Hizkuntza arartekariak dispositiboa asmatu du behar duten egiturei boluntarioak proposatzeko itzulpengintzarako laguntza eman dezaten egunerokotasuneko egoeretan (adibidez, medikuaren hitzordua, eskolako izen-ematea,…).
Gure elkartea bitartekari gisa planteatzen da egituren eta proiektuan engaiatuak diren boluntarioen artean.
Gure helburua, beraz, misio bakoitzerako pertsona egokia aurkitzea da, lotura sozial bat sortzeko, eta ez interpretazio harreman soil bat.

Hizkuntza arartekariak boluntarioen beharrak

Urteak jin urteak joatearekin, baliabideen artxibo bat osatu dugu, jende baliagarriaren fitxategi bat osatu dugu, hogeita hamar bat hizkuntza biltzen dituena.
Hizkuntza ezberdinak dakizkiten pertsonak bilatzen ditugu oraino, eta noizean behin interpretazioak egiteko denbora pixka bat emateko prest daudenak.
Elkarrizketa bat eginen da aldez aurretik, eta formazioak eskaintzen ahalko dira.
Hizkuntza arrartekarien gutun bat definitu da.

Nola bihurtu hizkuntza arartekaria ?

Frantsesa ez den beste hizkuntza bat edo batzuk hitz egiten ditut, eta hizkuntza-bitartekaritzan lagundu nahi dut, oraindik gure hizkuntza hitz egiten ez duten pertsonak integratzeko.
Euskal Babelen sartu diren boluntarioen taldean parte hartu nahi dut:
1. Euskal Babelekin harremanetan sartzen naiz
2. Euskal Babeleko kideekin biltzen naiz gure elkarren arteko engaiamendei buruz hitz egiteko
3. Beharren arabera, Euskal Babelek parte hartzeak proposatuko dizkit.
E-mezua : euskalbabel@gmail.com
Webgunea : www.euskalbabel.eus
Facebook : https://www.facebook.com/euskalbabel/