Diakité

(barkatu euskarazko itzulpena lantzen ari gira.)

DIAKITE elkartea migrazio egoeran dauden pertsonei laguntza ekartzen duen elkarte humanitarioa da.
Gure ekintzak Baionako transizio harrera zentro batean eramaten ditugu, pertsonenoinarrizko beharrei erantzunez
(janaria, lo egiteko xokoa, dutxa, jantziak, osasun artak) haien geldialdi an.

Aurkezpena

DIAKITE elkartea herritarren mugimendu baten ekimenez sortu da, 2018 ko azaroan, etorkinei laguntza ekartzeko helburuarekin. DIAKITE elkartea, elkarte humanitarioa , antiarrazista, antisexista da eta giza eskubideentzat militatzen du.

DIAKITE elkartearen helburuak dira :
– egoera ahulean diren erbesteratuak laguntzea
– erbesteratuen oinarrizko beharrei erantzutea
– haien eskubideen babesetaz informatzea
– zuzeneko efo zeharkako arrazakeria eta diskriminazio mota guztiei aurre egitea, eta biktimei laguntza ekartzea
– herri bat uzteko eskubidea defenditzea, berea izanez ere.
– lekuz aldatzea behartuak diren pentsonen baldintzarik gabeko harrera defendatzea – eta biltzar orokorrak beharrezkotzat ikusten duen edozein ekintza egitea.

Gure ekintzak Baionako transizio zentro batean eramaten ditugu. Gure laguntza ekartzen dugu migrazio egoeran diren pertsonei, geldialdi hortan. Haien oinarrizko beharrei erantzuten dugu : lo egiteko xoko bat, gosari/bazkari eta afariak, dutxa, jantziak eta osasun artak.