Diakité
Diakité elkarte humanitarioa da, migratzaileei laguntza ekartzen diena. Arropak eta higiene produktuak bildu eta banatzen ditugu.
Beren ibilbidean behar dituzten laguntza eta informazio oro ekartzen dizkiegu.
Antolatua dugun mediku-taldea haien zerbitzuko da.
Elkartea dago: 8 kalea Ste Ursule, Baiona.
Aurkezpena
Diakité elkartea 2018ko azaroan sortu zen erbesteratuak laguntzeko. Diakité elkarte humanitarioa da, antirazista, antisexista eta giza eskubideen alde egiten duena.
Diakité elkarteak eginkizun hauek ditu:
– Ahultasun egoeran dauden erbesteratuei laguntzea.
– Erbesteratuen oinarrizko beharrei erantzutea.
– Beren eskubideei buruzko informazioa emaitea.
– Arrazakeria eta diskriminazio mota guztiei buru egitea eta horien biktimak laguntzea.
– Herrialde bat uzteko eskubidea sustatzea, berea izanik ere.
– Mugitzera behartuta direnen harrera defendatzea, baldintzarik gabe. Arropa, oinetakoak eta higiene produktuak biltzen eta banatzen ditugu. Mediku, erizain, kinesiterapeuta, psikologo, oftalmologo eta bestek osatzen duten mediku-taldea migratzaileen zerbitzuko da.